| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 6. Frantziako Tourra | ||
Etapak | 14 | ||
Datak | uztailak 13 – 1908.eko abuztuak 9 | ||
Luzera | 4.488 km | ||
Herrialdea | Frantzia Alemania Suitza | ||
Irteera-lekua | Paris | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Parte-hartzaileak | 114 | ||
Amaitu dutenak | 36 | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Lucien Petit-Breton | ||
Txapeldunordea | François Faber (Peugeot-Wolber) | ||
Hirugarrena | Georges Passerieu | ||
◀1907 | 1909▶ | ||
Dokumentazioa |
1908ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 6. edizioa izan zen. 1908ko uztailak 13 eta abuztuak 9 artean ospatu zen, 14 etapatan banatutako 4488 kilometroko ibilbidea eginez. Aurreko edizioetan bezala, sailkapen nagusia puntuen arabera egin zen denboraren arabera egin ordez. Garailea izan zen Lucien Petit-Bretonek proba, batez beste, 28,740 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Txirrindulari independenteak oraindik gehienak ziren pelotoian, baina Peugeot eta Alcyon taldeak eratzen eta nabarmentzen edizio honetan hasi ziren.